La versión de su navegador no está debidamente actualizada. Le recomendamos actualizarla a la versión más reciente.

Agurra

Teknologia berriekin bat egin nahian eta bere mendeurrena ospatzen ari dela, Sestaoko Orfeoiak web gune hau eskaini gura du. Berton erakusten dira Sestao harrotzeko moduko ahots baxuen koru honen historia eta informazio zehatz eta gaurkotua.

Sar zaitez web gune honetako atal bakoitzean; espero dugu koru honi buruzko informazio guztia ondo jaso izatea, erraz erabiltzeko moduko dokumentu arin eta atseginetan. Eta bisita gaitzazu nahi duzun guztietan, zeren informazioa aldian-aldian berritzeko asmoa baitugu.

Web gune honek erakusten duen bezala, koru honek segida eman gura dio duela mende bat hasitako musika eta giza filosofiari. Nahi genuke gure atalak bisitatzen dituzuenean ulertzea zergatik gauden harro gure elkarteaz, mundu guztian zehar Sestaoren kultur enbaxadore den honetaz.

Eta posta elektroniko bidez komunikazio bide bat sortu nahi dugu, iritziak eta iradokizunak trukatzeko.

Bestalde, gure antolatzeko eta funtzionatzeko modua erakutsi nahi dizuegu, uler dezazuen zelako lana dakarren orfeoiari eustea. Horrela, nahi izanez gero zuen laguntza eman dezakezue, denboran zehar eta gure herriko historian aurrera egin dezan, orain arte bezala.

Azkenik, gure eskerra eman gura diegu eskuzabalki Sestaoko Orfeoia lagundu eta laguntzen duten guztiei.

Koldo Hierro Hojas
Sestaoko Orfeoiko presidentea