La versión de su navegador no está debidamente actualizada. Le recomendamos actualizarla a la versión más reciente.

Historia

SESTAOKO ORFEOIA, Bizkaiko beste hainbat abesbatzen antzera, Santa Maria parrokiaren itzalean sortu zen. 

Diego de la Rica jauna, parrokiako  organista, Parrokiako abesbatzaren zuzendari izan zen 1902 eta 1905 bitartean: ”...elizakoak eta bestelako ospakizunak alaitu zituen... “

Manuel Gainza
 jaunak, bitarteko zuzendari izan zen hilabete batzuetan. 

1906ko apirilean, SESTAOKO ORFEOIA-ELIZAREN ABESBATZA sortu zen eta lehen zuzendaria Vitorio Epalza jauna izan zen. 1944an hil zen arte, ORFEOIAren ibilbide ospetsua gidatu zuen Euskalerri osoan zehar eta Bilbon hil zen urtean bertan egin zen ESTATUKO ORFEOIEN LEHEN SARIA irabazi zuten. 


Bonifacio Otza koralistak lekukoa hartu eta BETI MAITEAK ZORTZIKOTEA sortu zuen Orfeoiaren baitan, lehiaketa eta  ekitaldi askotan ospea lortu zuelarik.  

Ignacio Aretxabaleta jauna, organista, musikagile eta musikari bikaina, taldearen bultzatzaile eta arima izan zen, 1960ko hamarkadan jubilatu zen arte. 

Aipatu behar da OFEOIA, beti ahots baxuez osaturik egon arren, 1947-1957 bitartean, Abesbatz Mistoa izan zela. 

Liturgiaren aldaketaren ondorioz, parrokietako abesbatzek garrantzia galdu zuten eta, gureak ere 1971eko martxoaren 8an berrantolaketari eutsi zion, “SESTAOKO ORFEOIA” eratuz  Parrokiatik erabat banandurik.  

TEOBALDO GUERRERO, 1981eko urriaren 29a arte, eta SANTIAGO ALLENDE, gaur egun ere, zuzendariak izan dira eta ORFEOIAren ospearen eta seriotasunaren arduradun nagusiak. 

1973an Madrileko Columbia disketxean LP bi grabatu genituen, bat eliz-abestiek eta bestea euskal abestiek osaturik. 

1971-2009 aro honetan, 600 emanalditik gora eman du ORFEOIAk estatuan eta munduan . Aipagarrienak honakoak dira:  

  • AMPUERO (Kantabria) BIEN APARECIDA Andra Mariaren basilikan. 

  • CHERUBINI meza, Bilboko Campos antzokian, Bilboko Orkestra Sinnikoarekin eta Biotz Alai eta Deustoarrak abesbatzekin, Urbano Ruiz Laorden maisuaren zuzendaritzapean. 

  • RIGOLETTO operak (bi emanaldi 1989an eta hiru 1995ean) Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera, Bilboko Arriaga Antzokian. Enrique García Asensioren etaCrocci maisu italiarraren zuzendaritzapean  eta Bilboko Nazioarteko Kantu-Lehiaketak antolaturik 

  • TRISTAN ETA ISOLDA (hiru emanaldi 1993an) Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera Bilboko Coliseo Albia antzokianA.B.A.O-k antolaturik eta Thomas Fultonenzuzendaritzapean.  

  • 1998 eta 1999an hainbat emanaldi burutu dira Leioako Kontserbatorioko Kamera Orkestrarekin batera, Margarita Lorenzo  zuzendari zelarik. 

1999an eta 2000an CD bi grabatu genituen RIA NERVION I. eta II. SANTURTZITIK BILBORA ABESBATZAK ABESTEN” Nerbioi ibaiaren ezkerraldeko abestiez osaturik, Portugaleteko Danok Bat eta Bilboko San Anton Abesbatzarekin  batera. 

Oraintsu CD bat argitaratu dugu, aurreko diskoetako euskal abesti digitalizatuez osatuta. 

ORFEOIA , beste abesbatzekin batera, BiZKAIKO ABESBATZEN FEDERAZIOARENfundatzaile da eta Bizkaiko Abesbatzen jardunaldi guztietan parte hartu du.

  • BEGOÑAKO XXXIII. ASTE KORALETAN eta URTEROKO UDABERRIKO KONTZERTUETAN abestu dugu. 

  • EITBren KORU-LEHIAKETAN. 

  • EUSKALDUNA JAUREGIAN (Diabetesen aurkako I. mundu-kongresuan).  

  • CEDEMIren inaugurazioan (ibar ezkerreko industri-garapen zentrua). 

  • CELANOVAko(Ourense) kartzelaren itxieraren 60. urteurrenean. 

  • Erromesen Meza KONPOSTELAKO SANTIAGO Katedralean 2003ko irailean. 

  • LA PLATA BIDEKO XACOBEOren bukaera ekitaldietan parte hartu genuen  La Bañezan (LEON), 2004an. 

  • CORRAL DE COMEDIAS” (ALMAGRO). 

  • Bereziki aipagarria da Cuencako Auditoriumean burututako emanaldia, LETICIA CASTILLEJO FUNDAZIOAizena duen  minbiziaren aurkako ikerketa-beka baten eraketa ekitaldien baitan. 

  • Berriz ere Cuencan, 2005ean, hiriaren zaindari den “Virgen de la Luz” Andra Mariaren festa nagusian. 

2005eko abenduan gure 100. urteurrena ospatzeko ekitaldiak hasi ziren eta 2006.ean zehar 20 emanaldi inguru gauzatu dugu, bai Sestaon, bai beste herrietan ere. 

2006ko abenduan amaitu diren ekitaldietan, beste elkarte eta artistak izan ditugu lagun, bereziki: 


BASAURIKO KORU-ELKARTEA, BIOTZ ALAI ABESBATZA, ISMAEL BARAMBIO Cuencan jaiotako gitarrajole bikaina, N.YEPESEN ondorengotzat hartzen dutena. IRUÑEKO KAMERA-KORUA, Donostiako EASO ABESBATZA, JATORKI ABESBATZA eta AINHOA ARTETAsoprano bikaina. 

Sestaon Bizkaiko Abesbatzen eguna ospatu, argazki eta trofeoen eakusketa antologikoa  eta gure izena daraman plaza baten inaugurazioa izan ziren Sestaoko Udalak urte honetan egin zizkigun ekarpen bereziak. 

Galizian, Madrilen, Errioxan eta Kantabrian abesteaz gain, bira bat burutu genuen Frantziako Lyon eskualdetik. 

Ospakizun urte honen buruan, kontzertu bat eskaini genuen Bilboko Arriaga Antzokian,  Bilboko Udal Bandaklagundurik. 

2007an ere, ibilbide emankorra bete genuen. Lehendabizi, 100. urteurrenari amaiera emateko, Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria Orfeoiko ohoreko kide izendatu eta urrezko domina ezarri genion. 

Areetako Ondarreta Koralaren 40. urteurrenean  eta Portugaleteko Danok Bat Zortzikotearen 75. urturrenean parte hartu dugu. 

Estatuko bazterretatik egin dugun ibilbidean, Sestaoko Orfeoiak,  XI. gizalditik klausurako mojen komentua izan denSanta María la Real de Gradefesen (Leon) abestu duen ahots baxuen lehen abesbatza izatearen ohorea du. Halaber, Asturias eta Leongo Meatzaritzaren 1. kongresuan parte hartu zuen Torenon (Ponferrada-Leon). Errioxako hiriburu den Logroñon ere emanaldi handia eskaini genuen Errioxako zaindaria den Valvanerako Andra Mariaren elizan. 

Egun, errepertorio zabala du: 400 obra inguru,  genero guztietakoak:  polifonikoak, folklorikoak, klasikoak… eta mota guztietako Euskal abestiak. Bereziki ondo egiten dugu eliz musika klasikoa. 

SESTAOKO ORFEOIA, BERROGEITA HAMAR AHOTS BAXUDUNA, duintasunez rdezkatzen du bizkaitarron kantu tradizioa.